1. Onartu arauak
  2. Zure xehetasunak
  3. Confirm email
  4. Gure berrikuspena

Oinarrizko arau batzuk.

Hauek tkm.eus instantziako moderatzaileek ezarriak eta betearaziak dira.

  1. TKM.eus kontuak sortzeko aukera mugatua da.
    TOKIKOMeko hedabideek eta haietan diharduten norbanakoak baino ez dira onartuko.
  2. TOKIKOMeko hedabideetako langileak eta kolaboratzaileak onartzen dira.
    Langileei dagokienez, kazetaritzari dagozkion neurri berberak eskatuko zaizkie: irainik ez, albiste faltsurik ez. Iritziak bai, beti ere argi utzita iritziak direla. Sare sozialetako erantzun dinamikak bultzatuko dira, garrantzitsutzat joz hartu-eman sanoa. Iritzi emaleak zabalago onartuko dira**. Baita alde bakarrekoak edo eztabaidarakoak ere. Inola ere ez iritzi matxista, homofobo, arrazista, euskarafobo eta parekidetasunaren kontrakoak zein, oro har, 4., 5. edo 6. puntuaren kontra egiten dutenak.
  3. Instantzia honetako edukien hizkuntza nagusia euskara izango da.
    Modu puntualean onartuko dira erdarazko erreferentziak, loturak eta beste instantzia batzuen erabiltzaileekiko mezuak.
  4. Erabiltzaileek besteekiko begirunez jokatuko dute uneoro.
    Ez dira onartuko zuzeneko zein zeharkako irainak generoa, sexu orientazioa, jatorri etnikoa, iritzi politikoa edo erlijiosoa edo antzeko arrazoiak tarteko.
  5. Instantzia honen balore nagusienetakoa informazio fidagarria eskaintzean datza.
    Eduki informatiboa publikatzean, kazetaritza irizpideekin egingo da beti, iturriak zainduta. Ez da onartuko zurrumurrurik egiaren mozorroarekin, ageriko gezurrik edo kontrastatu ezin den informaziorik.
  6. Iritziak eta baloraziozko edukiak onartzen dira.
    Beti ere ondo identifikatuta eta albiste/gertakizun/egitateetatik argi eta garbi bereizten badira. Iritzi aniztasuna errespetatu eta, are, sustatu egingo da, desadostasunak begirunez eta irainik gabe adierazten diren bitartean, araudi honen markoaren barruan.
  7. Litekeena da instantzia honetako hedabideek noizean behin eduki komertziala argitaratzea.
    Eduki hori argi identifikatuko da ‘eduki babestu’ gisa.
  8. Arau orokor gisa, instantzia honetan ez ditugu onartuko baldintza hauetako bat edo gehiago betetzen dituzten edukiak:
    a. Umeak eta/edo beste erabiltzaileak arriskuan jartzen dituzte. b. Legez kanpokoa da edo legez kanpoko jokaerak sustatzen ditu. c. Informazio potentzialki kaltegarria edo desinformazioa da. d. Beste norbaitek sortutako edukiaren baimenik gabeko kopia da. e. Norbaiten eskubideak urratzen ditu (pribatutasun eskubideak barne). f. Spamtzat jo daiteke (eduki berbera edo eskatu gabea etengabe errepikatzea elkarrizketa oztopatzeko moduko eran). g. Birusak, spywarea edo bestelako eduki kaltegarrira daraman loturak ditu. h. Hauteskunde garaietako jokabidea apurtzen duena, alderdi jakin baten aldeko edo kontrako kanpaina eginez. i. Beste norbait izatearen plantak egiten ditu, asmo txarrez. j. Moderazio mugei salto egiteko edo asmo txarrez sortutako kontu batetik argitaratu da.
  9. Edukiren batek arauok urratzen dituela pentsatuz gero, erabiltzailea edo bidalketa salatzeko botoia erabil dezakezu.
    Botoia ez zenuke erabili behar eduki bat zure iritziarekin bat ez datorrela adierazteko.
  10. TKM.eus-eko edukia moderatzeko azken ardura TOKIKOMi dagokio.
    TOKIKOMek izendatzen duen moderazio taldeak beti izango du azken hitza.